BEGIRALEAK: NORTZUK GARA?

ANTZERKIKO BEGIRALEA: IRATI
Irati Bediaga

Irati naiz, zuon seme edo alaben antzerkiko irakaslea. Lehen hezkuntza eta haur hezkuntzako irakasle izateko ikasketak egin nituen aspaldi, eta ordutik aurrera hezkuntzaren eta sormenaren munduan saltseatzen egon naiz: udalekuetako begirale, ipuin-kontalari, psikologiako eta psikomotrizitateko masterrak burutzen, antzerki eskola ezberdinetan asko ikasten eta gozatzen, Galdakaoko bertso eskolan irakasle eta ikasle, liburu bat idatzi eta argitaratzearen abentura ere bizi izan dut ( “Beldarren hegaldia”. Elkar argitaletxea)… Ikusten duzuenez, esperientzia ezberdin  anitz.  Eta nola ez, zuon artista txikiekin ere bizipen interesgarri ugari izan ditut, eta falta direnak! 

MARRAZKETAKO BEGIRALEAK: JANIRE ETA NAHIKARI

Nahikari Abril eta Janire Madina
Nahikari (ezkerrekoa) eta Janire (eskumakoa) gara, marrazketako begiraleak. 24 eta 29 urte ditugu eta Haur Hezkuntzako eta Arte Ederretako ikasketak burutu ditugu, hurrenez hurren. Une paregabeak igarotzeko gogoa baldin baduzu edota margolari baten moduan sentitu nahi bazara, etor zaitez gurekin marrazketara zeu bezalako ARTISTA baten zain gaude eta!

MULTIKIROLA I -EKO BEGIRALEAK: UXUE ETA JOSEBA

Uxue IpiƱa eta Joseba Bidaurre
Joseba Bidaurre naiz, 24 urteko gaztea. Gorputz eta kirol ekintzen sustapenako goi mailako zikloa Durangon eta Jaur Hezkuntzako gradua EHUn ikasi dut. Ikasketa hauek, jendearekin lan egitea gustatzen zaidalako burutu ditut, are gehiago umeekin. Azken hauekin nahiko ondo moldatzen naizela esango nuke. Asko gustatzen zait kirola, txikitatik esku pilota eta futbolean ibili naiz. Ni berriz, Uxue naiz. Magisteritza ikasten nabilen (3. mailan) ikaslea naiz, asko gustatzen zaizkit umeak, eta oso alaia eta kirolaria naiz.

TXIKIRRITMO, MUSIKA SORMENA ETA MULTIKIROLA II-KO BEGIRALEAK: AINHOA ETA NEREA.

Nerea Cuevas eta Ainhoa Soto
Nerea (ezkerrekoa) eta Ainhoa (eskumakoa) gara, Txikirritmoko begiraleak (Ainhoa eta Nerea), eta Multikiroleko (Nerea) eta Musika Sormenekoak (Ainhoa) ere bai! 22 urte ditugu, galdakaoztarrak gara eta Heziketa Fisiko eta Musikako irakasleak. 

Beraz, musika eta kirola gustoko badituzu, animatu zaitez gurekin ondo pasatzera!!


TAILERRETAKO ETA XAKEKO BEGIRALEA: MAIALEN 

Maialen Gorostiaga
Nire izena Maialen da, Galdakaoko neskatoa naiz. Pasaden urtean amaitu nuen Lehen Hezkuntza  ikasten eta aurten Haur Hezkuntza ikasten ari naiz. Umeekin lan egitea asko gustatzen zait, beraiengandik gauza asko ikasi ahal dira eta! 

Nire lagunekin eta familiarekin denbora pasatzea asko gustatzen zait, eta ahal dudan guztietan mendira joaten naiz. 


GITARRAKO BEGIRALEA: JONATHAN 

Kaixo Jonathan naiz, Ondarruko musikaria. Txikitatik musika munduarekin loturiko ekintzetan eta musika talde desberdinetan parte hartu dut. Bateria, gitarra, kajoi flamenkoa jotzen dut.

Orain arte talde desberdinetan bateria jole moduan egon naiz, perkusioa nire pasioa da. 



Jonathan Maneiro